Gizartea -
Gertakaria
Eraikin batetik bi kiloko harri zatiak erori dira, Gasteizen
Bestalde, emakume batek suhiltzaileei deitu zien atzo bere etxebizitzaren atea indarrez irekitzeko alaba txikia barruan zegoela itxi egin zitzaiolako.
Erredakzioa
Gasteizeko Sierras Alavesas kaleko bederatzigarren zenbakiko eraikin bateko estalkiaren teilatutik bi kilo inguruko hainbat harri zati erori dira, goizaldeko 02:00ak aldera eta kalean aparkatuta zegoen auto bat hondatu dute, Gasteizeko suhiltzaileen arabera.
Suhiltzaileek ingurua aztertu dute eta eraikinaren estalkiko forjatuaren estalduran dauden baoen inguruko harriak kendu dituzte zulorik ez gelditzeko eta harri zati gehiago ez erortzeko.
Beste gertakari bat Beste abisu bat jaso zuten atzo, arratsaldeko 14:00etan, suhiltzaileak, Arriagako Atea kalean. Emakume batek deitu zuen alaba txikia barruan zegoela etxebizitzaren atea itxi egin zitzaiola esateko.
Neskatoa erreskatatzeko suhiltzaileek indarrez ireki behar izan zuten pisuko sarrerako atea.