Gizartea -

Bizkaia

Bilbon atxiloketa bat grabatu zuen bizilaguna salatu du Ertzaintzak

Duela bizpahiru aste, gazte bat eta haren ama indarkeriaz atxilotu zituzten San Frantzisko auzoan. Hainbat bizilagunek protesta egin zuten eta gaur Ertzaintzak salaketa jarri die.

Ertzainek ama-semeak jo zituzten. Sare sozialetan zabaldutako bideotik hartutako irudia
Ertzainek semea jo zuten lehenengo eta ama ondoren.
Ertzainek ama-semeak jo zituzten. Sare sozialetan zabaldutako bideotik hartutako irudia

EUSKADI IRRATIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den martxoaren 29an, Ertzaintzak ama-seme batzuk indarkeriaz atxilotu zituen Bilboko San Frantzisko auzoan. Bizilagunak leihora eta balkoietara atera ziren agenteek erakutsitako jarreragatik protesta egitera eta auzokide batek dena bideoan grabatu zuen.

Bilbo Zaharra eta SOS Arrazakeria elkarteek jakinarazi duenez, Ertzaintzak hainbat auzokideren kontrako salaketak jarri ditu, agenteei irain egitea egotzita, eta isunik handiena bideoa grabatu eta sare sozialetan "baimenik gabe" zabaldu zuen emakumeak jasoko du.

Ertzainak etxez etxe ibili dira bizilagunei salaketaren jakinarazpena emateko.  

Bideoa zabaldu zuen emakumeak salaketa bikoitza jaso du. Alde batetik, ertzainen irudiak grabatu eta baimenik gabe sareetan zabaltzeagatik; eta bestetik, ertzain eta udaltzainei irain egiteagatik.

Bilbo Zaharra auzo elkarteak salaketak kentzeko exijitu du. Halaber, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuari eta Amaia Arregi Bilboko Segurtasun zinegotziari azalpenak emateko eta Ertzaintzak atxiloketa horren harira abian jarritako barne ikerketa zertan den argitzeko eskatu die.

Bestalde, SOS Arrazakeria elkarteak salatu du ohikoa dela Ertzaintzak etorkinen kontra indarkeria erabiltzea.  

Horrez gain, hainbat bizilagun zarata egiteagatik soilik salatu dituztela zehaztu du.

BIDEOA | Ertzaintzak San Frantzisko auzoan egin zuen atxiloketa

Ertzaintzaren jokabidea salatu dute, Bilbon mutil bat eta haren ama jipoitu ostean
Ertzaintzaren jokabidea salatu dute, Bilbon mutil bat eta haren ama jipoitu ostean
Ertzaintzaren jokabidea salatu dute, Bilbon mutil bat eta haren ama jipoitu ostean

1:54
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Ertzaintza Gaurko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Arrazismoa Euskadin Gizartea Eguneko albisteak Albisteak