Gizartea -
Gorenaren erabaki polemikoa
'Portaera onagatik' nazionalizatu dituzte, tratu txarrak egotzi arren
Aurrekariak izan arren, Gorenak ez du uste hori nazionalitatea ukatzeko arrazoia denik, batez ere batzuk bikotekideekin bizitzen jarraitu zutelako.
Erredakzioa
Tratu txarrengatik salatu zituzten marokoar bati, kolonbiar bati eta portugaldar bati nazionalitate espainiarra ematen zien Auzitegi Nazionaleko hiru epai berretsi ditu Auzitegi Gorenak. Hirurak salaketak dituzte bikotekideei emandako tratu txarrengatik.
Gorenak azpimarratu egin du lehen bi kasuetan ekimenak artxibatu egin zirela eta hirugarrenean, nahiz eta akusatua zigortu, "gertaera ezohikoa eta urruna" izan zela.
Hiru epaietan Octavio Juan Herrero epailea izan da txostengilea. Gorenak gaitzetsi egin du Estatuko Abokatutzak Auzitegi Nazionaleko Auzien Salaren epaien kontra aurkeztutako helegitea. 2008ko epai horiek espainiako nazionalitatea ematen diete hiru atzerritarri Justizia Ministerioaren iritziaren aurka. Ministerioaren ustez, atzerritarrek ez zuten "gizalegezko portaera" akreditatu.
Gizarteak tratu txarren aurrean duen sentsibilitatea partekatzen duela esan arren, Gorenaren arabera, tratu txarrengatik salatzen dituzte guztien "erruduntasuna ez da zertan aurreikusi behar".