Gizartea -

Koronabirusa

Supermerkatuetako langileekiko "gorroto jarrerak" salatu ditu Uvescok

Uvescok Iruñeko supermerkatuetako hiru langileri zuzendutako ohar bat salatu du, beste etxebizitza bat bilatzeko eskatu baitiete "pandemiak iraun bitartean".

Uvescoko 5.100 langilek prebentzioaren eta higienearen inguruko prestakuntza jaso dute. EFE
Uvescoko 5.100 langilek prebentzioaren eta higienearen inguruko prestakuntza jaso dute
Uvescoko 5.100 langilek prebentzioaren eta higienearen inguruko prestakuntza jaso dute. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Supermerkatuetako langileek jasotzen ari diren "gorroto eta ulertezintasun jarrerak" salatu ditu Uvesco talde gipuzkoarrak, BM eta SuperAmara supermerkatuetako jabeak. "Arbuizko" mezuak jaso beharrean, "esker onekoak" jaso beharko lituzteketela adierazi du.

Uvescok azken egunetan profesional horiei zuzendutako mezuak aipatu ditu ohar batean. Oharrean, idazki horietako bat eransten du, supermerkatuetan lan egiten duten Iruñeko hiru auzokideri zuzendutako anonimoa, hain zuzen, zeinak eremu komunak "ahalik eta gutxien" erabiltzea edo "pandemiak irauten duen bitartean" beste etxebizitza bat bilatzea iradokitzen duen.

"Arrisku foku garrantzitsua zarete, eta gure familiak zaindu behar ditugu. Ez dugu arriskurik nahi. Eskerrik asko", adierazi du oharraren idazle anonimoak.

Mezu horiek "puntualak baina barkaezinak" direla nabarmendu du supermerkatuen taldeak, eta halakorik ez dutela onartuko adierazi du, "ezta adierazpenik txikienean ere, min handia egiten baitiote erabat eredugarria eta ingurunearekin zein gizartearekin, oro har, konprometitua dagoen jendeari".

"Langileak aparteko eta funtsezko lana egiten ari dira, hain zuzen ere, etxean gera daitezkeenek konfinamendua ahalik eta hornikuntza-baldintza onenetan igaro dezaten. Esker oneko mezuak jaso beharko lituzkete, eta ez arbuiozkoak. 20:00etako txaloak ere haientzat dira", azpimarratu du.

Uvescoko 5.100 langilek prebentzioaren eta higienearen inguruko prestakuntza jaso dute krisi honi aurre egiteko. Halaber, "lanpostuetan neurriak hartu izan dira, eta, zalantzarik gabe, haien etxebizitzetan ere segurtasun neurriak aplikatzen dituzte; beraz, "akusazioek ez dute inolako oinarririk".

Uvescoko iturriek adierazi dutenez, ez dute antzeko kasurik "atzeman" Euskadin, "baina horrek ez du esan nahi egon ez direnik".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Merkataritza Koronabirusa Hipermerkatuei buruzko albisteak