Gizartea -

Parlan, Madrilen

17 urteko gazte bat atxilotu dute, semea hiltzea leporatuta

Haurraren hilotzari egindako lehen azterketan ez zuten indarkeria zantzurik ikusi, baina bai ondoren egindako autopsian. Aita Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

17 urteko gazte bat, Parlako (Madril) bizilaguna, atxilotu dute, bost hilabeteko semea hiltzea leporatuta, Espainiako Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak jakitera eman duenez.

Ama batek haren semea, ondoezik zegoela eta, Parlako osasun zentro batera eraman zuela jakin zuen astelehenean Udaltzaingoak. Umea hortik gutxira hil zen eta protokolo bat aktibatu zen Polizia Nazionalari horren berri emateko. Agenteak gertakaria ikertzen hasi ziren.

Umearen gorpuari egindako lehenengo ikuskapenean ez zuten indarkeria zantzurik aurkitu, baina autopsia egitea erabaki zuten.

Hain zuzen ere, asteartean egindako autopsian, indarkeria zantzuak topatu zituzten gorpuan. Poliziak aita galdekatu eta atxilotu egin zuen jarraian. Orain, Adingabeen Fiskaltzaren esku geratu da.

Haur bati buruzko kasua denez, Poliziak ez du umearen nortasuna jakinarazi eta ez ditu gertakariaren inguruko xehetasunak zabaldu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea