Gizartea -

Abuztuaren 20tik 28ra

400 polizia izango dira Bilboko Aste Nagusia zaintzen

Bilboko Udalak Aste Nagusirako segurtasun neurriak eta garbiketa taldeak aurkeztu ditu.

2011ko Aste nagusiko kartelaren aurkezpena. Argazkia: Efe.
2011ko Aste nagusiko kartelaren aurkezpena. Argazkia: Efe.
2011ko Aste nagusiko kartelaren aurkezpena. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laurehun udaltzainek 24 orduz Bilboko Aste Nagusiko kaleak zainduko dituzte, bereziki, Arenala, Volantin Zelaia, barrakak eta kontzertuen gunea.

Segurtasun zerbitzu berezi honek kaleko hogei bat agente ere izango ditu, eta "ezezagunez" joango dira lapurretak eta beste liskar batzuk saihesteko. Txakurrekin joango den talde bat ere izango dute; jende gehien pilatzen den jaietako guneetan jarriko dituzte, Tomas Hierro Bilboko Udaleko Hiritarren Segurtasuneko zinegotziak gaur jakitera eman duenez, prentsaurreko batean.

Beste urteetan egin izan duten moduan, Udaltzaingoak alkoholemiaren prebentziorako eta gidarien artean estupefazienteen substantziak kontrolatzeko laguntza garrantzitsu bat eramango du. Alkoholari eta beste droga mota batzuei buruzko informazio guneak ere izango dira.

Osasun larrialdiei Mediku Zentro Aurreratuan eskainiko zaie arreta, hiru anbulantzia izango dira, Abandoko estazioaren behealdean kokatuta.

Garbitasuna zaintzen saiatzeko eta usai txarra zabaltzea ekiditeko, Udalak 125 komun jarriko ditu eta 16 "pixatoki" gizonezkoentzat, 152 pertsonek batera erabili ahal izango dituzte.

Udalak jaien hasiera "bakean eta garbia" izatea nahi du aurten ere, arrautzen, irinaren eta likidoen nahasketak egotea saihestuta.

222 langilek eta 102 garbiketa ibilgailuk festetako lekua garbi mantenduko dute, "gaueko neurrigabekeria saihestezin"en ostean, hiriaren erritmoan kalte egitea ekiditeko.

Jaiak hasita, aparkaleku batzuk lekuz aldatuko dituzte eta trafikoa moztuko dute leku batzuetan. Bilbobusek ere bere ibilbidea aldatu behar izango du.

Neurri horiek martxan jartzeak Bilboko Udalak antolatutako zerbitzuen hasiera adieraziko dute, abuztuaren 20tik 28ra ospatuko den Aste Nagusiko XXXIII. edizioa dela eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea