Gizartea -

Koronabirusa

Beste lau pertsona hil dira Gipuzkoako adinekoen egoitzetan eta bat Arabakoetan

Guztira, 141 heriotza erregistratu dira Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, eta 134 Arabakoetan.

Adinekoen egoitza. Irudia: EFE
Adinekoen egoitza
Adinekoen egoitza. Irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pandemia hasi zenetik, guztira 134 pertsona hil dira Arabako adinekoen egoitzetan koronabirusean positibo eman ostean. Izan ere, apirilaren 18an heriotza bat gehiago izan zen, datuak eman diren azken egunean.

Arabako Foru Aldundiak astelehen honetan jakitera eman duenez, azken heriotza hau martxoaren 31tik izan den egun bakarreko heriotza kopururik txikiena da.

Aurreko balantzeari dagokionez, kutsatutako pertsonen kopuru bera mantendu da, 356, eta 66 egoiliar osatu dira jada gaixotasunetik.

Hildako erabiltzaileetatik 73 zentro pribatuetan bizi ziren, 59 foru egoitzetan eta gainerako biak lurraldeko udal ekipamenduetan.

Kutsatutakoei dagokienez, zentroak arduratzen dira gehienak artatzeaz, 337. Ospitaleetara, berriz, 19 gaixo bideratu dituzte.

Kasu positibo guztietatik, 207 Araban dauden zentro pribatuen erabiltzaileak dira, 140 foru-egoitzetan bizi dira, eta gainerako 9ak udal-baliabideetan.

Gipuzkoan, azken orduetan lau pertsona hil dira COVID-19aren ondorioz, eta guztira 141 pertsona hil dira adinekoen egoitzetan. Beste hiru erabiltzailek, berriz, positibo eman dute, eta batek gaixotasuna gainditu du.

Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak jakinarazi duenez, gaur arte 103 egoiliar sendatu dira, 141 hil dira eta 274k diagnostiko positiboa dute.

Gaixoetatik 42 Donostiako Gurutze Gorrian daude, eta 34 ospitalean, Mendozak zehaztu duenez.

16 dira foru-sarean kasu positiboak dituzten adinekoen egoitzak. Guztira, 5.425 pertsona artatzen dituzten 65 zentro daude.

Garbiketa eta desinfekzioak lau egunetik behin egiten dira egoitzetan, suhiltzaileen, DYAko boluntarioen eta logeletarako enpresa espezializatu baten eskutik.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Adinekoentzako egoitzak Koronabirusa Adinekoei buruzko albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia azken orduko albisteak