Gizartea -
Kantabriako herri batean
Baliteke PPk baso suteak piztu zituen Ingurumen zinegotzia kanporatzea
Kargua hartu berri duen zinegotziak sei hilabeteko kartzela-zigorra eta 1.800 euroko isuna jaso zuen 2006ko otsailean, Kantabriako baso batean sutea piztu zuela aitortu ostean.
Erredakzioa
Ignacio Diego Kantabriako presidente eta hango PPko buruak adierazi duenez, zinegotzi akta entregatzea eskatu eta zigor-espedientea irekiko diote José Carlos Lantarón Las Rozas de Valdearroyo herriko karguari. Gainera, alderditik kanporatuko dutela esan du, hedabideetan datorrena egia bada.
Sei hilabeteko kartzela zigorra eta 1.800 euroko isuna ezarri zioten2006ko otsailean Lantarón Perezi, epaiketa egin baino lehen bere burua erruduntzat jo ondoren, baso-sutea pizteko delitua egotzita. Zinegotziakepailearen aurrean onartu zuenez, 2001eko azaroan lau sute piztuzituen. Hijedo mendian (Kantabriako basogune garrantzitsuenetakoa) 0,4hektarea pinu eta 1,88 hektarea sasi erre ziren, eta Dehesa y Aviejadasmendian 1,88 hektarea haritz eta 0,88 hektarea pinu.
Bere burua erruduntzat jo zuen Perezek,akusazioko bi ordezkariek hasiera batean ezarritako zigorra jaistea onartu ondoren.
PRC alderdiak zalantzak agertu ditu erabakiaren aurrean. Ez dute JoséCarlos Lantarón Pérez erantzukizun hori aurrera eramateko gai ikusten,arlo polemikoa baita herrian ingurumena.