Gizartea -

M-15

'Sumindu' batek lau poliziren aurka jarritako salaketa artxibatu dute

Epaileak ondorioztatu duenez, joan den osteguneko istiluetako atxiloketa batean polizia bik ez zuten parte hartu, eta beste biak egoerak eskatzen zuen erara aritu ziren.

Istiluak Polizia eta 'suminduen' artean.
Istiluak Polizia eta 'suminduen' artean.
Istiluak Polizia eta 'suminduen' artean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo epaitegiak ''sumindu'' batek lau poliziren aurka tratu txarrengatik jarritako salaketa artxibatu du. Polizia Puerta del Sol husten ari zela gertatu omen zen ezbeharra, joan den astean.

Lau agenteei aitorpena hartu ondoren, epaileak erabaki du polizia bik ez zutela atxiloketetan parte hartu, eta beste biak egoerak eskatzen zuen erara aritu zirela.

Poliziaren ibilgailu bateko gurpiletako bati labana sartu ondoren, Puerta del Sol-era sartzen saiatu omen zen salaketa jarri duen ''sumindua'', eta orduan atxilotu zuten.Epaileak esan duenez, atxiloketaren ostean ''suminduari'' eginiko azterketa medikoaren arabera, honek ez du inolako lesiorik, eta hutsegitea egotzi dio ibilgailuan sortutako kalteengatik.

Bitartean, M-15 mugimenduko kideek azpimarratu dutenez, hamar bat salaketa aurkeztuko dituzte Barne Ministerioaren aurrean gertatuko istiluak denuntziatuz. Poliziak kargatu egin zuen han joan den ostegunean, eta hainbat pertsona zauritu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea