Gizartea -

Lan-istripua

43 urteko langilea hil da Mutrikun, itsasoan bainu bat hartu ostean

Bazkaltzeko ordua bainu bat hartzeko aprobetxatu du eta, antza denez, digestio-etendura izan du. Biktimak hondartzan egiten ari diren obra batzuetan egiten zuen lan.

43 urteko langile bat hil da Mutrikun, bainua hartzen ari zela

00:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

43 urteko langile bat hil da ostegun honetan Mutrikun, atsedenerako tartean bainu bat hartu ondoren. Mutrikuko hondartzan egiten ari diren obra batzuetan ari zen lanean, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Gertakaria arratsaldeko 14:15ean jazo da. Langileak jateko ordua aprobetxatu du itsasoan bainu bat hartzeko eta, antza denez, digestio-etendura izan du.

Biktima bizirik erreskatatu dute uretik eta suspertzen saiatu dira, baina ospitalera zeraman anbulantzian hil da. Gorpua Donostiako Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute autopsia egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea