Gizartea -
Gasteizko jaiak
51.000 pertsona, Gasteizko kontzertu nagusietan
Carlos Bauteren eszenaratzea izan zen arrakastarik gehien lortu zuenak. Horren atzetik, Funanbulista eta Maldita Nerea, Tributo a Queen, Ken Zazpi eta Jarabe de Palo izan ziren arrakastatsuenak.
Erredakzioa
Duela gutxi bukatu diren Gasteizko jaietako kontzertu nagusiek 51.000 pertsona erakarri zituzten. Carlos Bauteren eszenaratzea izan zen arrakastarik gehien lortu zuenak, 12.500 pertsona joan baitziren hura ikustera.
Horren atzetik, Funanbulista eta Maldita Nerea, Tributo a Queen, Ken Zazpi eta Jarabe de Palo izan ziren arrakasta gehien izan zutenak, ostegun honetan Gasteizeko Udalak jakinarazi dituen datuen arabera.
Antzoki Nagusiko ikuskizunei dagokienez, 18 saiotan banatutakoak, 12.500 ikusle erakarri zituen, %72,50eko betetzea suposatzen duena. La Cena de los Idiotas ikuskizunak izan zuen arrakasta gehien, % 100ean bete baitzen eta 2.950 ikusle izan zituen. Horren atzetik, ¡Tócala Otra vez, Sam!, Chicago eta Avenue Q izan ziren gehien ikusi ziren lanak.
Zezen Azoka, ordea, 53.619 pertsonek jarraitu zuten, aurreko urtean baino 300 bat gehiago.