Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
33 urteko gizon bat atxilotu dute Madrilen bere ama sastatzeagatik
Auzoko batek poliziari oharrarazi zion pisu batean pertsona bat etzanda zegoela, sastatuta. Bere semea, ustez hiltzailea, bertan zegoen polizia iritsi zenean.
Erredakzioa
Poliziak 33 urteko gizon bat atxilotu zuen asteartean bere ama sastatzeagatik, Madrilen.
Auzoko batek poliziari oharrarazi zion pisu batean pertsona bat etzanda zegoela, sastatuta. Bere semea, ustez hiltzailea, bertan zegoen polizia iritsi zenean.
Emakumeak arma zuriz egindako zauri bat zuen bizkarrean, 12 zentimetroko sakonerakoa, eta bihotzeko krisi bat ere izan zuen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea