Gizartea -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Gazteen jardunaldia 'luxurik gabeko' ekitaldia dela esan du Munillak
Donostiako gotzainaren hitzetan, 50 milioi euro bideratu dituzte jardunaldirako, eta horietatik, Estatuak eta Administrazio Publikoek "ez dute txanpon bat ere ipini".
Erredakzioa
Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainaren hitzetan, Aita Santuaren presentzia izango duen Gazteriaren Munduko Jardunaldiaren XXVI. edizioa "luxurik gabeko" ekitaldia izango da.
Munillak Radio Euskadin egin ditu adierazpen horiek, jardunaldiaren gastuen inguruko kritiken harira. Ildo horretan, 50 milioi bideratu dituztela adierazi du, eta horietatik, , Estatuak eta Administrazio Publikoek "ez dute txanpon bat ere ipini".
Hori horrela, gazteek ordaindutako kuotekin gastuaren % 75 ordainduko dute, eta beste % 25a enpresa babesleek eta jendeak emandako opariei esker lortuko dute.
"Estatuak eta Administrazio publikoek ez dute txanpon bat ere ipini, baina segurtasun neurriak eta osasun zerbitzuak Administrazio Publikoen esku daude, beste ekitaldi batzuetan gertatzen ohi den bezala", azaldu du.
Hori dela eta, "luxurik gabeko ekitaldia" dela azpimarratu du, "hori baita gure estiloa". Bestalde, "modernoak" izaten eta gazteei hurbiltzen saiatu direla gaineratu du.
Bizkaian, Gernikan, alkateak harrera egin die goizean 80 gazteri eta Gipuzkora etorri direnak, berriz, Loiolan elkartu dira gaur.