Gizartea -

KORONABIRUSA

Egiaztatu mapa interaktibo honetan zenbat urrundu zaitezkeen etxetik haurrekin

14 urte arteko haurrak egunean behin irten ahal izango dira etxetik, beren bizilekutik kilometro bateko eremuan.

Gasteizko zona baten irudia mapan. Irudia: EiTB
Gasteizko zona baten irudia mapan
Gasteizko zona baten irudia mapan. Irudia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandetik aurrera, hau da, apirilaren 26tik aurrera, 14 urte arteko haurrak egunean behin irten ahal izango dira etxetik, beren bizilekutik kilometro bateko eremuan.

Hiru haur ere kalera irten ahal izango dira heldu batek lagunduta, korrika egiteko, salto egiteko eta etxetik kilometro batera ariketa fisikoa egiteko, betiere osasun agintariek aholkatutako urruntze soziala errespetatuz.

Neurri horren harira, Gaindegiak mapa interaktibo bat sortu du adingabeekin joan-etorriak errazteko, kilometro bateko eremutik ez ateratzeko errespetatu behar duten eremua zein den adieraziz.

Horretarako, mapa interaktibo honek bizilekua hautatzeko eta eremu hori bistaratzeko aukera ematen du. Mapak zirkulu bat marrazten du hautatutako etxebizitzaren inguruan, eta, horrela, noraino joan daitekeen bat askatasunez adierazten du, araudia hautsi gabe.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Umeak Koronabirusa