Gizartea -

Eguraldia

Ekaitz handiek arazoak eragin dituzte Nafarroako hiriburuan eta Iruñerrian

Uholde txikiak izan dira San Jorge Plazan, Magdalena, Antso Abarka eta Miluce kaleetan, eta Landaben industrialdean. Barañainen, txingor-ekaitz handia jazo da.

Iruñerrian gaur izandako ekaitzaren irudietako bat. Argazkia: EFE
Iruñerrian gaur izandako ekaitzaren irudietako bat
Txingor-zaparrada ikusgarria Iruñerrian

1:13

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduetan Nafarroako hiriburuan eta Iruñerrian izandako euri eta txingor ekaitzek ur-putzu handiak eta uholdeak eragin dituzte garajeetan eta errepideetan Nafarroako hiriburuko hainbat puntutan.

Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, ekaitzen ondorioz, 17:00etatik aurrera, arazoak izan dira San Jorge Plazan, Magdalena, Antso Abarka eta Miluze kaleetan, eta Landaben industrialdean.

Bi ordu geroago, euriak bere horretan jarraitzen zuen, baina normaltasunera bueltatzen hasi dira Iruñean, puntu zehatz batzuetan arazoak oraindik badira ere.

Barañainen, Iruñetik gertu, txingor-ekaitz handia bota du, eta udalerri horretako kaleak zurituta geratu dira minutu gutxitan. Dena dela, Barañaingo Udaltzaingoak adierazi duenez, errepideetako ur-putzuaz eta trabatutako estolda-zuloaz aparte, ez da aparteko arazorik izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Herriak eta Hiriak Nafarroa Denboraleak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Barañain