Gizartea -

Bizkaia

Bi pertsona zauritu dira Trapagaranen, sute batean

Sutea 46 urteko emakume baten eta 76 urteko gizon baten etxeko sofan piztu da, eta San Eloy ospitalera eraman dituzte kea arnastu dutelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona San Eloy ospitalera eraman dituzte kea harnastu izangatik, bere etxean sute bat piztu ostean. Jazoera Trapagarango Txurruka auzoan gertatu da, 7:40an.

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, sutea sofa batean piztu da, eta etxe barruan zeuden 46 urteko emakume bat eta 76 urteko gizon bat esnatu ditu.

Ertzaintza tokian izan da, eta suhiltzaileek sutea amatatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea