Gizartea -

Aste Nagusirako zerbitzua

Metro Bilbaok etengabeko zerbitzua emango du 212 orduz Aste Nagusian

Guztira 6.272 tren ibiliko dira Bilboko jaietako astean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurreko urteetan bezala, Metro Bilbaok areagotu egingo du zerbitzua Aste Nagusian, abuztuaren 20an hasi eta abuztuaren 28ra arte. Egun osoan, 24 orduz, erabilgarri izango da metroa. Iazko edizioan bi milioitik gora pertsona eroan zituzten trenek.

Metro Bilbaok urteko zerbitzurik oparoena eman ohi du Bilboko Aste Nagusian eta eskaririk handieneko orduetan eskaintzarik handienak egiten ditu. Beraz, 18:00etatik 24:00etara, 2,5 minuturik behin ibiliko dira trenak Etxebarri eta San Inazio artean; 5 minuturik behin, Etxebarritik Bidezabal eta Santurtzira, eta 10 minuturik behin Etxebarri eta Larrabasterra artean.

24:00etatik 03:00etara bitartean, 5 minutuko maiztasuna izango dute ardatz nagusian (Etxebarri-San Inazio) eta 10 minutukoa Larrabasterra eta Santurtzirainokoan.

Goizeko 02.00etatik 07.00etara bitartean, 5 minuturik behin ibiliko dira trenak Etxebarri eta San Inazio artean, eta 10 minuturik behin, Bidezabal, Larrabasterra eta Santurtziraino. Etxebarritik Larrabasterrara, ordea, 10 minutuko maiztasuna izango dute. Abuztuaren 21ean, 22an, 23an eta 24an, 10 minuturik behin egongo dira trenak San Inazioraino, eta 20 minuturik behin Larrabasterra eta Santurtziraino.

Aste Nagusi osoan, Plentziako trenen maiztasuna 20 minutukoa izango da, gauez zein egunez.

Helmuga Ariz daukatenak, Etxebarriraino doazten trenetan sartu eta Arizekoak han hartzeko aukera dute.

Jaien azkeneko egunean (igandean, abuztuak 28), metroak 02:00ak aldera itxiko ditu ateak, geltokirik jendetsuenetan segurtasuneko eta bezeroen arretarako dispositibo berezia ere izango duen zerbitzua amaitutzat jota.

Metro Bilbaok ohartarazi nahi du, su artifizialak ikustera joaten den jendea aldez aurretik abiatu dadila, azken orduko jende-pilaketarik izan ez dadin, eta mesedez, joan-etorriko txartelak erabili ditzatela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea