Gizartea -
Irailean
Eusko Jaurlaritzak giza eskubideen mintegia antolatu du polizientzat
Egitasmo honek biktimekin enpatia eta bizikidetza sustatzeko eta indarkeria legez kanpo uzteko hainbat ekimen izango ditu.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak irailerako segurtasun gorpuei zuzendutako praktiken jardunaldi bat antolatu du, tolerantzia eta giza eskubide gaiei begira. Ekimen hau bizikidetza demokratikoan eta exekutiboaren indarkeria legez kanpo uztearen egitasmoan sartzen da.
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuak EAJri egindako erantzun parlamentario batean, eztabaidagune honen berri eman eta bizikidetza demokratikoaren programako garapen maila errepasatu du.
Egitasmo honek biktimekin enpatia eta bizikidetza sustatzeko eta indarkeria legez kanpo uzteko hainbat ekimen izango ditu, horietatik ezagunena terrorismoaren kaltea jasan duten biktimak hezkuntza-zentroetara joatea da, euren testigantza ikasleei azaltzeko.
Segurtasun taldeei zuzenduko zaien jardunaldia eta Eusko Legebiltzarraren txostenaren lanak abian jartzea batera emango dira; azken hori, Estatuko Segurtasun Indarrek eta polizia taldeek egindako "gehiegikeriei" buruzko txostena izango da.