Gizartea -

Eguraldia

Tenperaturek gora egingo dute zubi honetan, helduen lehen irteerekin bat eginez

Langileen Nazioarteko Egunean euri arriskua egongo da, eta tenperaturek gora egingo dute. Larunbatera begira, egoera ez da asko aldatuko, eta prezipitazioak egon daitezke.

Gasteizko Dato kalea. Argazkia: EFE.
Gasteizko Dato kalea
Gasteizko Dato kalea. Argazkia: EFE.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiralean, maiatzaren 1ean, Langileen Nazioarteko Egunean, euria egiteko arriskua egongo da eta tenperaturek gora egingo dute. Termometroak 20-23 ºC-koak izango dira lurralde osoan, goizean hego-mendebaldeko haize zakarra joko du.

Eguerditik aurrera haizeak mendebaldetik eta ipar-mendebaldetik joko du. Zeruan hodei dezente izango dira tarteka, eta euri-jasak izan daitezte, ipar-ekialdean egunaren zati handi batean, eta barnealdean arratsalde-gau partean.

Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuetako tenperaturei dagokienez, maximoak 22 ºC-koak eta minimoak 15 ºC-koak izango dira Bilbon. Donostian, termometroek 21 ºC-ko tenperatura maximoa eta 14 ºC-ko minimoa iragarriko dute. Arabako hiriburuan, tenperatura maximoak 22 ºC-koak izango dira eta minimoak 12 ºC-koak. Iruñean, ordea, tenperatura maximoak 23 ºC-koak izango dira eta minimoak 10 ºC-koak.

Larunbatean, 51 eguneko konfinamenduaren ostean helduentzako irteera-baimenarekin bat eginez, eguraldia ez da asko aldatuko. Hodeiak aldakorrak izango dira eta tenperaturak ostiralekoak bezalakoak izango dira, hasieran mendebalde-hego-mendebaldeko haizea joko du eta arratsaldean iparraldekoa. Eguerdian zein arratsaldean, prezipitazioak egon daitezke, eta hodeiak ugariagoak izango dira. Tenperaturei dagokienez, ez dute aldaketa handirik jasango.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Iruñea Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak