Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Ama mehatxatu eta kolpatzeagatik atxilotu dute Langraizen

Ustezko erasotzailea etxean zegoen poliziak iritsi zirenean. Ertzainek berehala atxilotu egin zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 28 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo, Langraiz Okan (Araba), etxeko indarkeria leporatuta. Atxilotuak amari eraso egin eta hil egingo zuela adierazi zion, Ertzaintzak gaur jakinarazi duenez.

Gertaera, atzo, 14:30ak aldera izan zen. Ertzaintza tokira gerturatu zen, erasoaren inguruko abisua jaso zuenean.

Agenteek emakumea eta haren alaba adingabea etxeko sarreran aurkitu zituzten. Emakumeak ertzainei jakinarazi zienez, bere semeak eraso egin eta hil egingo zuela mehatxu egin zion. Erasotzailea etxe barruan zegoen eta etzainek berehala atxilotu egin zuten.

Atxilotuak 28 urte ditu eta epailearen esku geratuko da datozen orduetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea