Gizartea -

Ikerketak

Kirola egiteak bizia luzatzen du eta telebista ikusteak, murriztu

Ikerketa batzuen arabera, egunero 15 minutuz ariketa fisikoak egiteak bizi-itxaropena hiru urtez luza dezake. Telebista ikusteak, berriz, hiltzeko arriskua handitu egiten du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egunero 15 minutuko ariketa fisikoak egiteak (edo astean 92 minutu) bizi-itxaropena hiru urtez luza dezake, The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa baten arabera. Egunean telebista aurrean 6 ordu emateak, berriz, 5 urte murriztu dezake, beste ikerketa baten arabera.

Lehenengo ikerketaren arabera, kirol "gutxi" egiteak heriotzak % 14 murriztu ditzake. "Kirola egitearen onurak oso esanguratsuak dira, baina astero 150 minututik behera eginez gero".

Ikerketa horretan jaso denez, egunero 15 minutuz ariketa fisikoak egiteak % 4 murrizten du hiltzeko arriskua, baina 100 minututik behera egin arte. Halaber, egunean 30 minutuz kirol egiteak 4 urtez luza dezake bizi-itxaropena.

Bestalde, telebista ikusteak hiltzeko arriskua handitzen duela esan dute beste ikerketa baten arduradunek. Horien hitzetan, egunean telebista aurrean 6 ordu emateak 5 urte laburtu dezake bizi-itxaropena.

Bigarren ikerketa hau Australian egin dute, Internet bidez. Telebista gehiegi ikustearen ondorioak jaso dituzte bertan, eta kirola ez egitearekin eta erretzearekin alderatu dute.

Telebista ikusten ematen dugun ordu bakoitzeko 22 minututan laburtzen dugu gure bizi-itxaropena, ikertzaileen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea