Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Murtzian neska laguna hiltzen saiatu delakoan
Bestalde, atzo Murtziako etxe batean hilik aurkitu zuten emakumearen kasua ez dela indarkeria matxista izan baieztatu du autopsiak. Datozen orduetan aske utziko dute senarra.
Erredakzioa
Larrialdi zerbitzuak berehala gerturatu ziren ingurua miatzera. Suhiltzaileek garabi baten laguntzaz autoa ateratzea lortu zuten, baina barruan ez zuten inor aurkitu.
Neska lagunak autotik irtetea lortu zutela uste dute ikerketako arduradunek, gainera, atzo Molina de Segura Ospitalean, zauri arinak zituen emakume bat artatu zuten, eta gertakaria salatu zuen. Emakumearen testigantza erabakigarria izango da, emakumeen kontrako indarkeriaren ustezko hilketa saiakera baten aurrean gauden ala ez jakiteko.
Autopsiak emakumeen kontrako indarkeria baztertu du
Atzo Murtziako Librilla herrian hilik aurkitu zuten emakumearen kasua ez dela indarkeria matxistaren ondorio izan jakinarazi du autopsiak, eta ondorioz, bere senarra, gertakaria ikertu bitartean atxilotua izan dena, datozen orduetan aske geratuko da.
Hildako emakumearen senarrak deitu zien larrialdi zerbitzuei, etxera heldu eta emakumearen gorpuak indarkeria zantzuak zituela ikustean Guardia Zibilari eman zioten abisua.
Agenteek biktimaren senarrari galdeketa egin zioten eta emaztea eraikineko eskaileretatik behera erorita hil zela esan zien.
Gizonezkoa atxilotu egin dute goizean, heriotzarekin zerikusia zuelakoan, baina autopsiak indarkeria matxista baztertu du.