Gizartea -
Ekimena
Sexu erasorik gabeko Aste Nagusia aldarrikatu dute
Bilboko Udalak eta Konpartsek neurri batzuk jarriko dituzte jaietarako, herritarrek eraso matxisten inguruan arreta izan dezaten.
Erredakzioa
Jaietako zinegotzia den Itziar Urtasunek, Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren zinegotzi Nekane Alonsok, Bilboko Konpartsetako kidea den Itziar Villafañezek eta Zazpi Kaleetako Elkarteko presidenteak, Boni Garciak genero-indarkeriaren aurkako eta harreman seguru eta adostuen aldeko ekimenak aurkeztu dituzte asteazken honetan Aste Nagusirako.
Herritarrak emakumeenganako mota guztietako erasoen aurka sentsibilizatzeko eta eraso sexistak ahalik eta gutxien izateko asmoz, aurten, Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkarteak emakumeenganako indarkeriaren aurkako protokoloarekin bat egin du. Protokolo hori bazegoen lehenago ere, Bilboko Konpartsak elkartean hain zuzen ere, modu honetan lan honetarako taberna-sarea hedatu da.
Udalak eta konpartsek Bilboko Zazpi Kaleetako merkatarien lankidetzarekin 5.000 txartel banatuko dituzte herritarren artean, mota honetako egoerak salatzeko balio duten larrialdietako telefonoekin. Beste aldetik, Zazpi Kaleetako ostatuek kanpaina honetan duten inplikazioa erakusteko, 430.000 ahozapi jarriko dituzte informazio-puntu gisa. Gainera, jaietan erasorik gertatuz gero, Bilboko Konpartsak elkarteak jarduera-protokolo bat landu du.
Aste Nagusi honetan herritarrei eraso sexistarik gabeko jaien mezua helarazteko eta tratu egokiko harremanak sustatzeko, "Eginagatik distira, denak maitasun ez dira" / "No es AMOR todo lo que reluce" antzerki-lana egongo da ikusgai jaietan zehar.