Gizartea -
Nafarroan
Lau droga-trafikatzaile atxilotu dituzte, Erriberan
Kokaina 720 gramo eta speed 50 gramo aurkitu ditu Foruzaingoak. Kantitate hau kalean 70.000 euroko balioa izan dezake.
Erredakzioa
Foruzaingoak Erriberako droga-trafikatzaile talde bat desegin du Erriberan "Matxinsalto" deituriko operazio batean. Lau pertsona atxilotu dituzte, hiru anai eta baten neskalaguna.
Konfiskatutako droga kalean 70.000 euroko balioa izan dezakeela adierazi du Foruzaingoak.
Atxilotuak 19, 21 eta 28 urteko hiru anai eta baten neskalaguna, 30 urtekoa, izan dira. Guztiak Cintruenigon bizi dira. Droga Madrilen eta Valentzian eskuratzen zuten, bertan zuten familiar batzuen laguntzarekin. Ikerkuntzak otsailean hasi zituzten, Foruzaingoak kokaina banatzen ari zen etxebizitza baten ezagutza izan zuenean.
Etxebizitzak erregistratu zituztenean, hiru Cintruenigon eta bat Corellan, kokaina 720 gramo aurkitu zituzten. Gainera speed 50 gramo, 8.325 euro eskudirutan eta bi ibilgailu konfiskatu zituzten.