Gizartea -
Gertaera
Hutsik zegoen baserri bat kiskali Bergaran
Sutea goizaldeko 04:00ak inguruan piztu da eta, suhilatzaileek jakitera eman dutenez, "erabat suntsitu da".
Erredakzioa
Sute baten ondorioz hutsik zegoen baserri bat erre da Bergarako San Juan auzoan. Garai batean prostituzio-etxea izan zen baserria baina orain hutsik zegoen. Oraingoz ez dute zehaztu sutea nola piztu den.
Suhiltzaileek esan dutenez, baserria "guztiz kiskalita" geratu da. Sutea etxearen goikaldean hasi da eta goiko aldea erre ondoren, lehenengo solairuan ere kalteak eragin ditu.
Suhiltzaileek eta Herrizaingo Sailak azaldu dutenez, sua goizeko 04:00ak aldera hasi da eta bertako bizilagun batek eman du suaren berri. Abisuaren ostean suhiltzaileak bertaratu dira eta 10:45 ingurura arte aritu dira suhiltzaileak lanean.