Gizartea -

Martxoan hil zuten

Amaia Azkuek Zarautzen hartu zuen hiltzailea, autostop egiten zegoela

Hilketa onartu duen 17 urteko mutikoa Adingabeentzako Zumarragako Zentroan sartu dute, atzo aitarekin batera polizia-etxera joan eta hilketaren arduraduna zela esan ondoren.

01:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrizaingo Sailak emandako informazioaren arabera, hilketa martxoaren 16ko arratsaldean izan zen, lehen orduan, Zarautzen, AmaiaAzkuek bere hiltzailea autostop egiten ikusi, autoan sartu etaAzpeitiara eramatea onartu zuenean.

Ibilbidean, 17 urtekomutikoak Azkueri eraso egin omen zion eta zenbait gauza lapurtuzizkion, kreditu-txartelak besteak beste, eta gero hil egin zuen buruan kolpe gogorrak emanda.

Ondoren gorpua Ibai-Eder urtegian utzi zuen, eskuak lotuta, eta biktimaren autoa Loiolako aparkalekuraino eraman eta bertan laga zuen.

Ertzaintzaren 30 aditu ikerketan parte hartzen ari direla azpimarratu du Herrizaingo Sailak eta herritarren laguntzak garrantzi handia izan duela, datuak eta informazioa emateko hainbat telefono dei jaso dituztelako.

Gainera, bere etxean egindako miaketan hilketarekin lotzen duten froga gehiago aurkitu dituzte.

Hilketa atzo aitortu zuen

Amaia Azkue 39 urteko gipuzkoarra hil egin zuela aitortu zuen atzo 17 urteko gazte batek Ertzaintzaren aurrean. Donostiako Adingabeen Fiskaltzara joan eta hiltzailea bera izan zela adierazi zuen, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Ertzaintza gazte hori ikertzen ari zen. Atzo, bere aitarekin batera, Adingabeen Fiskaltzan agertu zen hilketa aitortzeko.

Urolaldeko gaztea berehala atxilotu egin zuten. Antza, martxoan izan zen hilketagatik ikertu du Ertzaintzak adingabea, eta bere deklarazioan hainbat kontraesan izan omen zituen.

17 urteko gaztea Zumarragako Adingabeen Zentroan sartu dute. Herrizaingo Sailak ez du xehetasun gehiagorik eman, kasua sekretupean dagoelako.

Hiltzaileak 18 urte betetzen ditu

18 urte betetzen ditu gaur

Azkueren gorputzeko kolpeek agertzen zuten indarkeria maila ikusita, erasotzailea adingabea izatea baztertu zuen Ertzaintzak, baina 17 urteko mutikoaren gorpuzkera handiak susmagarrien zerrendan mantendu zuen.

Ikerketako iturrien arabera, atxilotuak aurrekariak zituen jabegoaren kontrako delituengatik. Gainera, nahiz eta gaztea izan, trebetasun handia erakutsi omen zuen deltu horietan, profesionalen parekoa.

Zarautzeko Udalaren komunikatua

Bestalde, Zarautzeko Udalak komunikatu bat atera du Amaia Azkueren hilketa "lehen bait lehen argitu eta justizia egin dadin" itxaropena agertzeko.

Udal ordezkariak "Ertzaintzaren ikerlariekin etengabeko harremanetan" izan direla azpimarratu dute eta "gertatutakoaren garrantzia kontuan izanda, herritarren artean alarmarik sortzea saihesteko zuhurtziaz arituko dira lanean, hedabiteetako filtrazioak komentatu gabe".

Gorpua martxoaren 16an aurkitu zuten

Amaia Azkue Orion jaio eta Zarautzen bizi zen. Martxoaren 16an hilik agertu zen Ibaieder urtegian. Ertzaintzak ez du oraindik argitu hilketaren arrazoia zein izan zen, nahiz eta lapurretaren hipotesiak indar handia duen, Amaia Azkueren txartelarekin hiltzaileak dirua atera baitzuen Azpeitian.

Hiltzaileak Amaiaren autoa erabili zuen hil ondoren alde egiteko.

Azpeitiako presa batean aurkitutako emakumearen gorpuak indarkeria zantzuak zituela adierazi zuen bere egunean Herrizaingo Sailak. Emakumeak "kolpe gogorrak" zituen aurpegian.

Zarauzko taberna batean ikusi zuten azkenengoz, martxoaren 16an, eguerdiko 12:30etan, lagun batekin kafe bat hartzen ari zela.

Ondoren, ez zen etxera bueltatu, eta ez zen eskolara joan umeen bila; ondorioz, senarrak salaketa bat jarri zuen Ertzaintzan emakumearen desagerpena zela eta.

Gorpua aurkitu zuten tokiaren inguruan, Azpeitiako Muarbe auzoan, balineko pistola bat aurkitu zuen Ertzaintzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea