Gizartea -

Koronabirusa

Euskotrenek lanegunetan izaten den ohiko zerbitzua ezarri du berriro

Konpainiak azaldu duenez, metroaren 3. linearen kasuan salbuespen bat egongo da, ostiral gauetako zerbitzurik ez delako egongo. Izan ere, Euskotrenek kudeatutako gaueko zerbitzuak etenda daude.

Toparen Hendaiako geltokiak itxita jarraituko du
Euskotrenen tren bat
Toparen Hendaiako geltokiak itxita jarraituko du

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskotren enpresa publikoak lanegunetan izaten den ohiko garraio zerbitzua ezarri du berriro astelehen honetan, maiatzak 11, Bizkaiko eta Gipuzkoako trenbide lineetan, Bilboko metroaren 3. linean eta Gasteizko tranbian, koronabirusaren pandemiaren ondorioz aldatu eta gero.

Euskotrenek jakinarazi duenez, metroaren 3. linearen kasuan salbuespen bat egongo da, ostiral gauetako zerbitzurik ez delako egongo. Izan ere, Euskotrenek kudeatutako gaueko zerbitzuak etenda daude, koronabirusa dela-eta ezarritako ezohiko neurriak abian jarri zirenetik.

Halaber, Topoaren zerbitzuan Hendaiako geltokiak itxita jarraitzen du, eta zerbitzua Lasarte-Oria eta Irun-Ficoba artean eskaintzen da.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoa erabiltzen baduzu.

¿

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Euskotren albisteak Garraio publikoa gaur COVID kasuak Alarma-egoeraren amaiera Konfinamenduaren deseskalatzea