Gizartea -

Koronabirusa

Nafarroak osasun sistemaren fidagarritasunean bermatu du 1 faserako urratsa

Gobernuak azaldu du bost egun baino gutxiagoan 1.690 ohetatik 2.486tara pasatzeko ahalmena duela.

Adinekoak Uhartean, paseoazz gozatzen. Argazkia: Efe.
Adinekoak, paseoan
Adinekoak Uhartean, paseoazz gozatzen. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak bere sistema sanitarioaren indarrean bermatu du deseskalatzerako trantsizioan 0 fasetik 1 faserako urratsa, bai Espainiako Osasun Ministerioarekin izandako elkarrizketetan bai fase aldaketa eskatzeko bidali duen txosten teknikoan.  

Gobernuak azaldu du foru erkidegoak bost egunean ospitaleko 1.690 ohetatik 2.486tara pasatzeko ahalmena duela, baita ZIUko 82 postutatik 147tara ere.

Epidemiaren bilakaera atzemateko eta zaintzeko gaitasuna ere nabarmendu dute, baita beste parametro batzuk ere, hala nola, egoitzetarako eta beste sektore kaltebera batzuentzako neurri bereziak, erakundeen arteko koordinazioa, mugikortasuna eta babes kolektiboa.

Santos Indurain Osasun kontseilariak Salvador Illa Espainiako Osasun ministroari bideokonferentzia bidez eginiko bilera batean esan dionez, adierazle horiek bideragarri egiten dute, epidemiologiaren eta osasunaren aldetik, 0 fasetik 1 fasera pasatzea.

Ministerioari bidali dion txostenean, Nafarroak adierazten du epidemia beheranzko egonkortze fase batean dagoela: asteazkenean, PCRetan % 4,7ko positibo tasa atzeman zuten, nahiz eta inoiz baino proba gehiago egin zituzten.

Bigarrenik, epe ertain eta laburrean, txostenak hobekuntza berriak jasotzen ditu, agerraldi eta goraldi posibleen aurrean.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, zure osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoa erabiltzen baduzu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Gaixotasunak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Koronabirusa Zer egin daiteke Euskadin? Deseskalatzea gaur