Gizartea -

Koronabirusa

Koronabirusean positibo eman duen lehen katua atzeman dute Espainian

Adituen arabera, katuak infekzioarekiko sentikorrak diren animalia-espezieetako bat dira, eta, ondorioz, etxean oinarrizko higiene-neurriak zorroztea gomendatzen da.

Katu bat kalean. Argazkia: EFE
Katu bat kalean.
Katu bat kalean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Animalien Osasunari buruzko Ikerketa Zentroko (CReSA, katalanez) ikertzaileek koronabirusean positibo eman duen lehen katua atzeman dute Espainian. 'Negrito' zuen izena, eta COVID-19arekin kutsatutako seigarren katua da mundu osoan. Koronabirusarekin kutsatutako familia batekin bizi zen, eta bihotzeko gaixotasun bat zuen. Katua, gaitzaren eraginez hil da.

Joaquim Segales zentro horretako ikertzaileak azaldu duenez, "pertsonek katuei transmititzen diete birusa, baina momentuz ez dago ebidentziarik alderantziz ere gertatzen dela esateko".

Bestalde, Natalia Majo CReSAko zuzendari eta UABeko irakaslearen esanetan, litekeena da "kutsatutako pertsonekin kontaktu estua duten animalia batzuk kutsatuta egotea".

Orain arte argitaratu diren ikerketen arabera, katuak infekzioarekiko sentikorrak diren animalia-espezieetako bat dira, hudoak, bisoiak, hamsterrak, gizakiak ez diren primateak eta, neurri txikiagoan, txakurrak bezala.

Hori dela eta, koronabirusarekin kutsatutako pertsonek etxean oinarrizko higiene-neurriak zorroztea gomendatzen dute adituek, adibidez, eskuak animaliekin kontaktuan egon aurretik eta ondoren garbitzea, edo janaria ematean kontuz izatea.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, zure osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoa erabiltzen baduzu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bitxikeriak Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Zientziaren hedapena Erizaintza Sendagaiak Animaliak Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea