Gizartea -
Gertaera
Ertzaintzak emakume bat erreskatatu du helikopteroz Gaztelugatxen
Emakumeak mina somatu du bihotzean eta osasun zerbitzuak zegoen lekuraino joan dira artatzera, eskaileren goiko partean. Helikopteroak Bakioko futbol zelaira eraman du.
Erredakzioa
Ertzaintzaren helikoptero batek 56 urteko emakume bat erreskatatu du Bermeko Gaztelugatxen, eskailerak igotzen ari zen bitartean bularrean mina izan ostean.
Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, SOS Deiak 112 zerbitzuak dei bat jaso du, Gaztelugatxeko eskailerak igotzen ari zen emakume batek bularrean mina sentitu duela ohartaraziz.
Osasun zerbitzuek bertan emakumea artartu dute. Geroago, Ertzaintzaren helikoptero batek gaixoa erreskatatu du, eskaileren goikaldean egonda lurrez ospitalera eramatea oso zaila zelako, eta Bakioko futbol zelaira mugitu dute. Bertatik Gurutzetako ospitalera eraman dute anbulantziaz.