Gizartea -
Iragarpena
Tenperaturak behera egingo du Euskadin
Termometroak gehienez 30 ºC-ra iritsiko dira asteartetik aurrera.
Erredakzioa
Tenperaturak behera egingo du datozen egunetan, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, eta 20-25 ºC artean geldituko dira itsasertzean eta 30-32 ºC artean Euskadiko beste zonaldetan.
Iparraldeko haizea sartuko da eta Atlantikoaren aldetik aire masa ailegatuko da. Tenperaturak leundu egingo dira eta termometroak gehienez 30 ºC-ra iritsiko dira asteartetik aurrera.
Asteartean tenperatura apur bat beherago geldituko da. Giro lasaiarekin argituko du egunak, eta hodeiak eta ostarte zabalak tartekatuko dira barnealdean. Arratsaldeak aurrera egin ahala, hodeiak ugarituz joango dira, eta baliteke iluntzerako zaparradak botatzea.
Asteazkenean giroa freskatuz joango da. Termometroak gehienez ere 25 ºC-ra iritsiko dira ipar partean eta hegoaldean 25-30 ºC artean geldituko dira. Kantauriar isurialdean hodeiak nagusituko dira eta baliteke han-hemenka euria egitea. Zenbat eta hegoalderago, orduan eta argiago agertuko da zerua; hala ere, arratsaldean bero-hodeiak garatuz joango dira eta baliteke han-hemenka trumoi-ekaitzak jotzea.
Ikus itzazu erabiltzaileek bidalitako argazkiak Eguraldiblogen.