Gizartea -

Jaiotzak

EAEko jaiotzak % 3,8 murriztu ziren 2019ko laugarren hiruhilekoan

2019ko laugarren hiruhilekoan izandako jaiotzetatik 1.334 urrian izan ziren, 1.289 azaroan eta 1.219 abenduan.

2019ko laugarren hiruhilekoan 3.842 haur jaio ziren EAEn. CCO lizentziapean
Jaioberri bat familiako kide bati eskua emanez
2019ko laugarren hiruhilekoan 3.842 haur jaio ziren EAEn. CCO lizentziapean

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2019ko laugarren hiruhilekoan 3.842 haur jaio ziren EAEn, aurreko urteko epe berean baino % 3,8 gutxiago, Eustaten datuen arabera. 2019ko udazkenean ama izan ziren emakumeen % 28,4 atzerritarrak ziren, 2018ko epe bereko % 26,6koa baino portzentaje handiagoa. Araba ehuneko horretatik gora kokatu zen, % 38,9ra iritsi baitzen, eta, ondoren, Gipuzkoa, % 29rekin; Bizkaian, berriz, nazionalitate espainiarrik ez zuten amak % 24,7 izan ziren. Lurraldeka, Bizkaian % 2,7 hazi da jaiotzen kopurua, 2018ko hiruhileko berarekin alderatuta, eta guztira 2.006 haur jaio dira. Araban, aldiz, 619 haur izan dira, % 6,1 gutxiago, eta Gipuzkoan, 1.217 jaiotza berrirekin, % 11,9koa izan da jaitsiera, betiere 2018ko hiruhileko berarekin alderatuta. Amen % 80k baino gehiagok 30 urtetik gora zituzten Jaiotzak adinaren arabera banatuz, 35-39 urteko amen ehunekoa % 35,2koa da; beraz, talde hori da nagusi hiruhileko honetan eta, ondoren, 30-34 urteko amena, zeinen artean erditzeen % 34,5 gertatu baitziren. 25-29 urteko taldearen ekarpena % 12,7koa izan zen. 40 urtetik gorako amek (% 11) 25 urtetik beherakoak gainditu zituzten (% 6,6). Amatasunaren adina ere aldatu egiten da nazionalitatea kontuan hartzen bada. Izan ere, atzerriko amen batez besteko adina 30,9 urtekoa izan zen, eta espainiar nazionalitatea dutenena, berriz, 34,5 urtekoa. Ezkondu gabeko amek izandako haurren ehunekoa % 45ekoa izan zen 2019ko laugarren hiruhilekoan ezkontzatik kanpo izandako jaiotzak guztizkoaren % 45 izan ziren, 2018ko epe berean erregistratutakoa baino % 0,4 puntu txikiagoa. Jaiotza-ordenaren arabera, erdiak, 1.941 (% 50,5), lehen seme-alabak izan dira; 1.418 (% 36,9) berriro erditu diren amenak izan dira; hirugarren eta ondorengo seme-alabak 483 izan dira (% 12,6). 2019ko 4. hiruhilekoan izandako jaiotza guztietatik 1.334 urrian izan ziren, 1.289 azaroan eta 1.219 abenduan. 2019ko balantzea 2019. urte osoa hartuz gero, jaiotzen behin-behineko kopurua 15.400 izan zen, hau da, 690 (-% 4,3) gutxiago, 2018ko datuekin alderatuta. Beherakada hori hiru lurraldeetan gertatu zen, baina bereziki nabarmena izan zen Gipuzkoan, % 6,2koa izan baitzen, 337 jaiotza gutxiagorekin; Araban % 4,4koa izan zen (119 jaiotza gutxiago), eta Bizkaian % 2,9koa (234 jaiotza gutxiago).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak Gurasoak albisteak Eustat gaur