Gizartea -

NAFARROA

7 gazte salatu dituzte geldialdi batean parte hartzeagatik Iruñean

Salatuekin batera zeuden beste hogei lagunek ihes egitea lortu zuten.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñean geldialdi batean parte hartu zuten zazpi gazte salatu ditu Foruzaingoak, "ihes egin zuten" beste hogeirekin batera.

Gertakariak igande honetan izan dira, Mendillorri auzoan, Foruzaingoaren arabera.

Guztira, Foruzaingoak 24 salaketa jarri zituen egun horretan, alarma-egoera zela eta ezarritako segurtasun distantziak ez gordetzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa Koronabirusa Alarma egoera