Gizartea -
Atzo amaitu ziren
Gazteen Munduko Jardunaldiak: Erromesak nekatuta eta pozik doaz
Barajaseko aireportuan milaka gazte ari dira itxaroten euren jatorrizko tokietara bueltatzeko, Benedikto XVI Aita Santuarekin egon ostean.
Erredakzioa
Gazteen Munduko Jardunaldietan parte hartu duten milaka erromes Madriletik doaz, atzo, igandean, Aita Santuak ere Espainiako hiriburutik alde egin ostean. Jardunaldiak amaituta, Barajaseko aireportuan milaka gazte daude, euren jatorrizko tokietara bueltatzeko zain, Benedikto XVI.ak zuzendutako ekitaldietan parte hartu ondoren. Nekea eta poza dira protagonistak Madrilgo aireportuan, erromesen artean.
AENAtik, EFEk aipatu duenez, hegaldietako programazio berezik gaur ez dela egongo iragarri dute. Astelehen honetarako, 1.290 operazio daude aurreikusita, irteeren eta heldueren artean, eta, orain arte, hegaldi guztiak ari dira betetzen, bai erregularrak baita charterrak ere. Dena den, nahiz eta bidaiarien kopururik handiena gaurko eguerdira arte dagoen iragarrita, erromesen itzulera nahiko orekatua ari da izaten; izan ere, Gazteen Munduko Jardunaldietan egon ostean itzultzen hasi ziren lehen gazteak larunbatean egin zuten.
Barajaseko aireportuan dauden milaka lagunen artean, poza eta atsedena hartzeko gogoak dira protagonistak. Halaber, aireportuan gertakizun nabarmenik ez dela egon aipatu behar da.