Gizartea -

Epaia

Juan Lopez de Uralde ez da kartzelara bueltatuko

Greenpeace Espainiaren zuzendari ohiari eta bere taldeko beste hamaika kideri 14 eguneko baldintzazko zigorra ezarri diete.

Erredazkioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Lopez de Uralde Greenpeace Espainiaren zuzendari ohia ez da kartzelara bueltatuko; izan ere, aipatutako talde ekologistaren beste hamaika kideri bezala, 14 eguneko baldintzazko zigorra ezarri dio Kopenhageko auzitegi batek, 2009an klima aldaketaren inguruko goi-bileraren ekitaldi batean oldarka sartu ondoren.

Epaileak ez du onartu fiskalaren eskaera, zortzi atzerritarrak Danimarkatik kanporatzea. Greenpeace Nordicen aurkako isun bat bakarrik eman zuen.

Talde ekologistaren kideei egoitzaren bortxatzea (Margarita II erreginari egindako irainarekin), aginpide publikoaren ordeztea eta dokumentuen faltsutzea leporatu zizkieten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea