Gizartea -
Donostiako jaiak
Donostiako Udalak Aste Nagusia 'bikaina' izan dela dio
Parte-hartze altua eta delituen eta atxilotuen gutxitzea nabarmendu du. Aste Nagusiak "era askotako" programa izan du eta herritarrek gero eta protagonismo gehiago dute.
Erredakzioa
Nerea Txapartegi Donostiako Udaleko Kultura zinegotziak aurtengo Aste Nagusia "bikaina" izan dela dio eta "parte-hartze oso altua" egon dela esan du.
Gainera, delituen gutxitzearekin pozik agertu da. 2010ean 580 salaketa egon ziren eta aurten aldiz, 548. Atxilotuak baita ere gutxitu dira, 2010ean 91 izatetik, 79 izatera. Hala ere, 16 urteko gazte bateri egindako sexu-eraso baten salaketa egon dela adierazi du eta beste sei salaketa genero-indarkeriaren inguruan.
Txapartegik orain bukatu den Aste Nagusiak "era askotako" programa izan duela esan du eta herritarrek gero eta protagonismo gehiago eskatzen dutela azpimarratu du.
Aurten, zezen-korridak programa ofizialetik at geratzen diren lehenengo aldia da, Udala "oso kritikoa" agertzen baita honekin. Gainera, ikusleen kopurua gutxitu dela adierazi du Txapartegik.
Piraten ekintzei buruz, "bandera gero eta indar gehiego du Aste Nagusian eta jai herrikoi eta parte-hartzaileen sinboloa" bihurtzen ari dela esan du. Horregatik Udalak "babesten" jarraituko ditu.
Bestalde, datorren urteko Aste Nagusiaren prestaketaren inguruan, herritarrek programaren eraketan parte-hartzeko aukera izan dezaten komisio bat eratuko dela adierazi du.