Gizartea -

Istripu larria, N-1 errepidean

Burgun istripua izan duen familiaren ama, oso larri

Arratsaldeko lehen orduan, emakumeari ebakuntza egiten ari zitzaien. Lau seme-alabak behaketan zeuden.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Burgun (Araba) istripua izan duen familiaren ama oso larri dago, eta astearte arratsaldeko lehen orduan ebakuntza egiten ari zitzaien Santiago ospitalean, Gasteizen. Familiaren lau seme-alabak behaketan daude, Gurutzetako ospitalera helikopteroz eraman behar izan duten urtebeteko ume bat barne. Bere bizitza ez dago arriskuan. Bitartean, aitak eta familiako kidea ere den nerabe batek alta jaso dute.

Istripuan zazpi pertsona zauritu dira, N-1 errepidean. Antza, zazpi kideak familia berekoak dira, Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez, oporrak Portugalen igaro ondoren Erresuma Batura zihoazen.

Zaurituen artean bost adingabeak dira, horien artean, urtebeteko haurra Gurutzetako ospitalera eraman dute helikopteroan. Gainerakoak Txagorritxu eta Santiago ospitalera eraman dituzte.

Ezbeharra goizeko 07:50 aldera gertatu da, N-1 errepidean, Burgun, Irunerako norantzan. Antza, autoa irauli egin da eta erdibitzailean geratu da. Bertan, zazpi pertsona zihoazen, 36 urteko aita, 28 urteko ama, eta 9,4,3 eta urtebeteko seme-alabak; horiekin batera familiakoa den 14 urteko beste adingabe bat zihoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea