Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Indarkeria matxistak utzitako azken heriotza gaitzetsi dute Bilbon

Bilboko Udaletxearen atarian bildu dira ordezkari politiko eta sozialak ustez bikotekideak hildako emakumearen heriotza gaitzesteko. Arratsaldean elkarretaratzea egin dute konpartsek, Arriaga parean.

Bilboko Konpartsek Deisy Mendoza izan dute gogoan

01:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ordezkari politiko eta sozialek atzo Bizkaiko hiriburuan ustez bikotekideak hil zuen emakumearen heriotza gaitzetsi dute eguerdian Bilbon.Bilboko Udaletxeko ordezkariak Iñaki Azkuna alkatea buru zutela eraikinaren atarian bildu dira 12:00 aldera emakumeen kontrako indarkeriak utzi duen azken hilketa salatzeko.

Gainera, arratsaldeko 18:00 aldera konpartsek protestarekin bat egin dute Arriaga antzokiko plazan, eta txosnak itxi dituzte. Gabean, su artifizialen ostean, 15 minutuko etenaldia deitu dute Konpartsek, eta beraien egitarauak moztu dituzte.

Eurekin batera elkarretaratzean izan dira Rodolfo Ares Herrizaingo Sailburua eta Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramailea, Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidentea, Mariola Serrano Emakumeen kontrako indarkeriaren biktimen harretarako zuzendaria, Bilboko konpartsetako ordezkariak eta Kirmen Uribe eta Patricia Lezama Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera.

Iñaki Azkuna Bilboko alkateak gogor gaitzetsi du emakumearen heriotza eta doluminak helarazi dizkie senitartekoei. Bere ustez, "krimen bat, krimen bat da, bai Aste Nagusian, eta baita urteko beste edozein garaitan ere. Emakumeen kontrako indarkeria krimenak gizakiak duen alderik ankerrena erakusten du, eta batik bat, emakumearenganako errespetu eza jartzen du agerian".

Ustez, atzo bikotekideak hil zuen 36 urteko emakumearen senideak ere bildu dira elkarretaratzean, horrelako bat gertatuko zen beldur zirela adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea