Gizartea -

Koronabirusa

Gasteizko, Donostiako eta Bilboko jaiak, bertan behera

Horixe iragarri dute hiru alkateek, eta esan dute elkarrekin adostutako erabakia izan dela, COVID-19aren pandemiagatik zaindu beharra dagoen distantzia soziala dela eta.

Gasteizko, Donostiako eta Bilboko jaiak. Argazkia: EiTB
Gasteizko, Donostiako eta Bilboko jaiak. Argazkia: EiTB
Bertan behera utzi dituzte Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaiak

1:52

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako, Bilboko eta Gasteizko alkateek uda honetako jaiak bertan behera uztea erabaki dute, COVID-19aren pandemiagatik zaindu beharra dagoen distantzia soziala dela eta.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Gorka Urtaran Gasteizkoak eta Eneko Goia Donostiakoak abuztuan egitekoak ziren jaiak ezingo direla ospatu iragartzea adostu dute gaur goizean.

COVID-19ak eragindako larrialdi-egoera aztertzeko, lehendakariarekin, Eusko Jaurlaritzako sailburuekin eta hiru lurralde historikoetako ahaldun nagusiekin egindako bileren ostean eta aire librean eta ekitaldi jendetsuetan edukiera mugatu behar delako hartu dute erabakia, osasun publikoa bermatzeko irizpideari jarraituta.

"Hiru hiriburuen erabakia koherentea da osasun publikoa bermatzeko Eusko Jaurlaritzaren irizpideekin eta Eudelen kultur eta jai ekitaldietarako (aho batez) adostutako mugekin", azaldu dute hiru udalek.

Gainera, eragile sozialekin eta kulturalekin hiri bakoitzean kultura, arte eta aisiarako beste ekitaldi batzuk eskaintzeko egitaraua osatzeko konpromisoa hartu dute.

Erabakia hartzeko modua kritikatu du Bilboko Konpartsak

Bestalde, Aste Nagusia bertan behera uzteko erabakia aldebakarrez hartu izana kritikatu du Bilboko Konpartsak. "Jaiak antolatzen ditugun eragileei kontsultarik egin barik eta aurrez ezer jakinarazi gabe hartu dute erabakia", salatu dute ohar batean.

"Elkarlanean eta horizontalki aritu beharrean, politikariek eta erakundeetako agintariek bertikalki hartu dituzte erabakiak, Aste Nagusia antolatzeko lanetan ibili garen eragileei kontsultarik egin gabe eta informaziorik eman gabe", erantsi dute.

Aste Nagusia antolatzeko lanak urrian abiarazi zituztela gogoratuta, ilusiorik galdu ez dutela azpimarratu dute eta alternatibaren bat pentsatuko dutela iragarri dute, zer izan daitekeen zehaztu gabe. Hori bai, "ahaztezina" izango dela agindu dute.

Sanferminak ere, bertan behera

Gogoratu behar da Euskal Herriko jai internazionalenak ere, Iruñeko sanferminak, bertan behera utzi zituela Udalak apirilaren 21ean.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoa erabiltzen baduzu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Gasteizko Udala albisteak Donostiako Udala albisteak Bilboko Aste Nagusia Donostiako Aste Nagusia Andre Maria Zuria Bilboko albisteak Donostiako informazioa Herriak eta Hiriak Bizkaiko albisteak Gipuzkoako albisteak Araba Eneko Goia argazkiak Gorka Urtaran, Arabako Foru diputatua EAE albisteak Gaixotasunak Gizartea EAJ Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Aste Nagusiko kontzertuak Gasteizko jaietako egitaraua Osasun albisteak Bilboko Aste Nagusiko egitaraua albisteak Koronabirusa olatu berria