Gizartea -

Genero indarkeria

Gazte bat atxilotu dute Abadiñon, bikotekideri eta ertzainei eraso egitea leporatuta

Gertaera larunbat goizaldeko lauretan aldera izan da.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abadiñon 23 urteko gazte bat atxilotu dute bikotekideari eta bera identifikatzen ari ziren Ertzaintzako agenteei eraso egitea leporatuta.

Segurtasun saileko bozeramaile batek aditzera emandakoaren arabera, gertaera larunbat goizaldeko laurak aldera izan da.

Emakumeak erasoaren berri eman ostean, Ertzaintzako agenteak gertaeraren lekura joan dira eta, gizonezkoa identifikatzen ari zirela, susmagarriak eraso egin die.

Ondorioz, gizonezkoa atxilotu egin dute genero indarkeria eta agenteen aurkako atentatua leporatuta.

-------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Indarkeria matxista Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Abadiño Durangaldea albisteak