Gizartea -
Trafikoa
85 urteko emakume bat hil da Bilbon, auto batek harrapatuta
Kontxa Jeneral kalearen eta Urkixo zumarkalearen artean jazo da ezbeharra. Emakumeak bihotzekoa izan du, eta Basurtuko Ospitalera eraman dute. Han bertan hil egin da.
EITB.EUS
85 urteko emakume bat hil da Bilbon, ibilgailu batek harrapatuta, Bilboko Udaltzaingoko iturriek jakinarazi dutenez.
Kontxa Jeneral kalearen eta Urkixo zumarkalearen artean jazo da ezbeharra. Emakumeak bihotzekoa izan du, ondorioz, larrialdi zerbitzuak han bertan artatu behar izan dute. Geroago, Basurtuko Ospitalera eraman dute, baina bertan hil egin da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea