Gizartea -
Kontzertu solidarioa
Musika kontzertu kubatarra, ostiralean, Martuteneko kartzelan
Arrts eta Elan Euskadi gobernuz kanpoko erakundeek bultzatzen duten "Kontzertu Solidarioak" programaren barruan egingo da.
Erredakzioa
Trovahavana musika taldeak kontzertua emango du ostiral honetan Donostiako Martutene kartzelan, Arrts eta Elan Euskadi gobernuz kanpoko erakundeek, Kutxaren gizarte ekintzak lagunduta, bultzatzen duten "Kontzertu Solidarioak" programaren baitan.
Kutxak ohar baten bidez jakinarazi duenez, "Kontzertu Solidarioak" programak bederatzi urte bete ditu, eta musika kubatarra ehun udalerri baino gehiagotara eraman du dagoeneko, Habanan gizarte alorreko programak finantzatzeko dirua batzeko.
Trovahavana musika taldea Kubako boskote tradizional bat da, eta nazioarteko musika estilo ugari jorratzen ditu.