Gizartea -

Zirkulazio istripùa

Gizon bat hil da Zallan, auto batek eta furgoneta batek elkar jota

Bi ibilgailuek aurrez aurre jo dute elkar, Bolunburuko tuneletik gertu. Furgonetako gidaria larri dago.

Furgonetako gidaria Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Argazkia: Asier Sanchez
Furgonetako gidaria Gurutzetako Ospitalera eraman dute
Hildako bat eta zauritu bat Zallan, bi ibilgailuren arteko istripuan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto baten gidaria hil egin da arratsalde honetan BI-636 errepidean, Zalla (Bizkaia) parean, Bolunburuko tuneletik gertu, furgoneta baten aurka talka eginda, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 20:00etan jazo da. Ordu horretan, bi ibilgailuek aurrez aurre elkar jo dute, eta bi gidariak harrapatuta geratu dira. Suhiltzaileek furgonetako gidaria erreskatatu ahal izan dute, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute, egoera larrian, baina autoaren gidariaren kasuan, ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko.

Istripuaren ondorioz, errepidea itxi egin dute, eta zirkulazioa Zallatik bideratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Bizkaibus Eguneko albisteak Albisteak Zalla Trafiko-istripu hilgarriak Enkarterri gaur