Gizartea -

Koronabirusa

Bi atxilotu Gasteizen, alarma-egoera 5 eta 6 aldiz ez errespetatzea leporatuta

36 eta 27 urteko bi gizonei desobedientzia delitu larriak egotzi dizkiete, Gasteizko Udaltzaingoak ostegun honetan jakitera eman duenez.

Gasteiz. Argazkia: EFE
Gasteiz
Gasteiz. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi gizon atxilotu dituzte azken orduetan Gasteizen, koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz ezarritako alarma-egoeran araututako neurri murriztaileak bost eta sei aldiz ez errespetatzea leporatuta.

36 eta 27 urteko bi gizonei desobedientzia delitu larriak egotzi dizkiete, Gasteizko Udaltzaingoak ostegun honetan jakitera eman duenez.

Horietako bat atzo, asteazkena, atxilotu zuten, Nikaragua kalean, eserleku batean eserita zegoen beste pertsona batekin batera, bide publikoan egoteko arrazoirik gabe.

Udaltzainek, konfinamendua ez errespetatzeagatik salatu duten seigarren aldia dela egiaztatu zuten, eta eginbideak amaituta epailearen esku utzi zuten.

Beste gizona, lagun batekin banku batean eserita topatu zuten atzo, Erbina kalean, eta arrazoi beragatik salatu zuten. Kasu horretan, bosgarren aldia da gizonezkoak  ez duela alarma-egoera errespetatu, eta horregatik ere atxilotu zuten.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea