Gizartea -
Etxeko indarkeria
Emakume bat atxilotu dute Granadan, bikotekidea hiltzea leporatuta
Hilketa ostegun gauean izan zen. Atxilotuak krimena aitortu du, baina emakumeenganako indarkeriaren biktima zela eta bikoteak atxikituta zeukala gaineratu du.
Erredakzioa
48 urteko emakumezko bat atxilotu du Guardia Zibilak Guadixen, Granadan, 50 urteko bikotekidea hiltzea leporatuta. Hilotza bikotearen etxebizitzan aurkitu dute.
Guardia Zibileko iturrien arabera, heriotza ostegun gauean izan zen, baina hilotza ez dute gaur goizera arte aurkitu. Biktimaren arreba izan da, hain zuzen, hildakoa aurkitu duena. Antza denez, asfixiaz hil da.
Ikerketako iturriek Efe albiste agentziari esan dioenez, emakumezkoak, A.M.P.H. kubarrak, krimena aitortu du baina emakumeenganako indarkeriaren biktima zela eta bikoteak atxikita zuela gaineratu du. Hildakoa espainiarra zen.
Guardia Zibilak ez du tratu txarren inguruko salaketen berririk eta autopsiaren zain daude emaitzak emakumezkoaren bertsioarekin bat egiten duen ala ez ikusteko.
Bikoteak hiru urte zeramatzan etxebizitza horretan elkarrekin bizitzen, iturrien arabera.