Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon batek emaztea hil du, Murtzian
Gizonak bere buruaz beste egin du, trenbidera salto eginda.
Erredakzioa
71 urteko emakume bat hilik eta indarkeria zeinuekin aurkitu dute bere etxebizitzan, Murtzian. Ustez, 75 urteko senarrak hil du.
Murtziako gobernuko ordezkaritzak adierazi duenez, gizonak bere buruaz beste egin du, trenbidera salto eginda.
Ostiral honetako 13:00etan gorpua aurkitu dute, poliziak bikotearen alaba abisatu duenean gizonaren heriotzaren berri esateko. Neska bere ama abisatzera joan denean, hilik aurkitu du.
Ez zegoen tratu txarren salaketarik ezta gizonaren kontrako urruntze ordenarik ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea