Gizartea -
Ostiralean agertu zen
Amaitu dira Zarautzeko kaxalotearen hondakinen erreskate-lanak
Operazioa larunbat goizaldean bukatu dute. Orain, 14 metro luze eta 20 tonako pisua duen animalia Aranzadi Zientzia Elkartearen esku geratuko da aztertua izateko.
Erredakzioa
14 metroko kaxalotearen erreskate lanak bukatu dituzte, dagoeneko. Animalia ostiralean agertu zen Zarautzeko hondartzan. Gorpua Aranzadi Zientzien Elkartearen esku geratuko da, aztertua izateko, Zarautzeko Udalaren arabera.
Prentsa ohar batean adierazi dutenez, ostiralean, 07:30ean, bizilagun batzuek 14 metro eta 20 tonako kaxalotea ikusi zuten Zarautzeko hondartzan hondartuta.
"Protokoloari jarraituz, kaxalotea aztertu eta erreskatea nola egin eztabaidatu genuen Itsasoko Laguntza, Ambar eta Gipuzkoako Aldundiko eta Zarautzeko Udaleko teknikariekin", azaldu dute.
Zentzu honetan, lehen aukera zetazeoa itsasora arrastaka eramatea zen atoiontzi baten laguntzarekin, baina itsasoaren egoerak aukera hori bertan behera utzi zuen. "Arratsaldean, hondarretik ateratzeko garabiak erabiltzea erabaki genuen".
Gauzak horrela, operazioa larunbateko 00:30etan bukatu dela iragarri du Udalak. Orain, kaxalotea Aranzadi Zientza Elkartearen esku dago, eta beraiek aztertuko dute animalia".