Gizartea -
Delituak
57 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, udaltzainei erasotzeagatik
Ostalaritzako establezimendu batean atxilotu zuten, bertako bezeroak molestatzen ari ondoren. Egoera hura arratsalde hartan hiru aldiz errepikatu zen.
eitb.eus
Udaltzainek 57 urteko gizon bat atxilotu zuten larunbatean, agenteen aurkako atentatuaren delitua egotzita.
Ostalaritzako establezimendu batean atxilotu zuten, bertako bezeroak molestatzen aritu ondoren. Arratsaldean zehar hirutan errepikatu zen gauza bera.
Bertaratutako udaltzainak gizonarengana joan ziren, eta irainak, mehatxuak eta, azkenean, erasoak jasan zituzten lokaletik alde egin behar zuela jakinarazi ziotenean. Gertatutakoaren ondorioz, atxilotu, eta polizia-etxera eraman zuten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea