Gizartea -

Koronabirusa

Gasteizek adinekoentzat zortzi parke erreserbatu ditu euren ordutegietan

Neurri berri hau ostiral honetatik aurrera jarriko da indarrean, 70 urtetik gorakoen "ezinegonari" erantzuna emateko asmoz.

Gasteizko Florida Parkea. Argazkia: EiTB.
Gasteizko Florida Parkea.
Gasteizko Florida Parkea. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako hiriburuak zortzi parke eta espazio publiko prestatu ditu 70 urtetik gorakoen "erabilera esklusiborako", eurentzat ezarritako ordutegiarekin bat eginez -10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara-.

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak ostiral honetatik aurrera indarrean jarriko den neurri berri bat azaldu du, deseskalatzearen fase honetan bat egiten duten adinekoen "ezinegonari" erantzuna emateko asmoz, "adin guztietako pertsonekin euren eguneroko paseoetan" kointziditzen dutelako.

Zehazki, gaurtik aurrera nagusiei lehentasuna emango zaie Florida parkean, Iparraldeko parkean, Konstituzio plazan, Laudio plazan, Arrosen parkean (Europa Jauregiaren atzealdean dago), Abendaño kaleko pasealekuan, Logroño eta Jose Mardones kaleen artean dagoen parkean eta Maria de Maeztuko lorategietan.

Udalak informazio kartelak jarri ditu gune horietan, adineko pertsonek espazio publikoez "lasaitasunez eta segurtasunez" gozatu ahal izatea helburu duen ekimen batean.

Neurriak ez die gainerako herritarrei debekatzen adinekoei zuzendutako ordutegian espazio horiek okupatzea, baina alkateak herritarren "sentsibilitatea" eskatu du, eremu horiek "errespeta dezaten", eta "guztiok kontzientzia hartzen badugu soilik lortuko baitugu" azpimarratu du.

ldo horretan, "zentzuz" jokatzeko eta "herritarren kontzientziaziorako" deia egin du Urtaranek, zortzi eremu publiko horiek 70 urtetik gorakoentzat "esklusiboak" izan daitezen egunean hiru orduz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gorka Urtaran Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasun albisteak Gasteizko Aireportua Koronabirusa Deseskalatzea Adinekoak gaur