Gizartea -

M-8 auzia

Carmen Rodriguez-Medel epaileak Fernando Simon inputatzea baztertu du

"Prozeduran ikertutako gertakari bakarrak" Jose Manuel Franco Espainiako Gobernuak Madrilen duen ordezkariak hartutako erabakiekin zerikusia dutela gogorarazi du epaileak.

Fernando Simon Osasun Ministerioko Alerta eta Larrialdi Koordinazio Zentroko zuzendaria. EFE
Fernando Simon Osasun Ministerioko Alerta eta Larrialdi Koordinazio Zentroko zuzendaria. EFE
Fernando Simon Osasun Ministerioko Alerta eta Larrialdi Koordinazio Zentroko zuzendaria. EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Maria Mena kontsumitzaileen elkarteak, herri-akusazioak, Fernando Simon Osasun Ministerioko Alerta eta Larrialdi Koordinazio Zentroko presidentea M-8 auzian inputatzea eskatu zuen. Carmen Rodriguez-Medel epaileak baztertu egin du ostiral honetan.

"Prozeduran ikertutako gertakari bakarrak" osasun krisian Jose Manuel Franco Espainiako Gobernuak Madrilen duen ordezkariak hartutako erabakiekin zerikusia dutela gogorarazi du epaileak. 2020ko martxoaren 14a baino lehen jakinarazitako elkarretaratzeak eta manifestazioak daude auzitan.

Simoni dagokionez, auzia haren aurkakoa ez dela erantsi du epaileak. Gainera, Alerta eta Larrialdi zuzendariaren aurkako prozedurak delitu berdinengatik gutxienez beste bi epaitegitan aurkeztu dituzte. Horregatik, kontsumitzaileen elkarteari epaitegi horietara jotzeko esan dio.

Rodriguez-Medel epaileak aipatutako auziak Madrilgo 11 eta 53 Instrukzio-epaitegietan daude, iturri juridikoen arabera. Tramitera onartzeko zain dira, Fiskaltzak txostena aurkeztu baino leheneko fasean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Espainia Epaiketak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Madril Koronabirusa